Liburuaren Eguneko egitarauaren barruan ipuin kontalaritza saio bereziak eta lehiaketa berria

Herriko hiru neska-mutiko liburutegian.

Gaur, barikua, ipuin kontalaritza saio berezia egingo dute udal liburutegian, eta apirilaren 23an kalera aterako ditu liburuak liburuzainak.

"Apirilaren 2ko Haur Liburuaren Eguna ospatzeko ipuinen orduko saio berezia izango dugu ostiral honetan. Ohiko bi saioak beharrean saio bakarra izango dugu eta bertan elkartuko gara adin guztietako haurrak, 17:25etik 18:00etara. Ez hutsik egin sorpresaren bat edo beste ere izango dugu-eta! Bestalde datozen asteetarako ekintza ugari antolatu ditugu. Hurbildu liburutegira eta gozatu eskaintzez!", adierazi du udal liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.

Ekintza sorta apirilean

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna da. Biharamunean, astelehena, plazara aterako ditu liburuak Ezpeletak eta Beatriz Egizabalen eta Zesar Marcosen Kutxaka ipuin kontalari saioa iragarri du. Bisita gidatu bereziak ere egingo ditu Herri Eskolako ikasleendako.

Azkenik, Artista liburuak izeneko ekimenaren berri eman du Ezpeletak. Sormena lantzeko eta liburu orijinalak sortzeko ekimena dela adierazi du. Apirila amaitu aurretik aurkeztu behar dira lanak. Oinarriak liburutegian daude ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.