Gernikako The Riff Truckers izan zen oholtzara igotzen lehena, eta Durangaldeko Nevadah taldeak hartu zion gero lekukoa. Etxeko zaleen babesa izan zuten bereziki Durangaldekoek, autobuskada ekarri zuten-eta Elgetara. Ondoren eskarmentu handia duen Gasteizko Sumision City Blues taldekoek borobildu zuten kontzertua. Hala ere, ez zen hor bukatu jaia, DJ Karbaren emanaldia izan zen-eta ondoren.
Apirilean, Lauroba
Datozen asteetarako beste hainbat ekitaldi lotzen ari direla aurreratu du Ulaziak. "Datorren asteburuan ez dugu ezer izango baina ari gara apirilekoak lotzen. Momentuz aurreratu genezake Lauroba taldea izango dela apirilaren 22an".