Prest dituzte Elgetan oroimena lantzeko saio bereziak. Eguenean, martxoaren 16an egingo dute lehenengoa eta aurrerantzean astean behin, eguenetan, elkartuko dira parte-hartzaileak kultura etxean. Adimen kognitiboa estimulatzeko dinamikak egingo dituzte saio horietan Elgetako eguneko zentroko profesional batek gidatuta.
Ekainaren 1era arte luzatuko dira tailerrak, astean behin bi orduz. Salbuespena izango dira apirilaren 13a eta 20a Aste Santuarekin lotutako jai egunak direlako.