171 bazkide ditu Xalbadorpek, horietatik hogei dira 90 urtetik gorakoak eta kuotarik kobratzen ez zaienak. Gainerakoek ordaintzen duten urteko kuota, 10 euro, ez igotzea erabaki zuten. 80 urtetik gorakoek gainera, bazkari bat izango dute urtean elkartearen kontura.
Bestetik, urtean lau bidaia egitea zehaztu zuten. Bi eguneko joan-etorriak izango dira, bata Ordiziara eta bestea Gernikara; eta beste biak luzeagoak, baina horiek erabaki barik geratu zen nora.
Zuzendaritza batzordean ez da aldaketarik izan, eta Pedro Mari Uberak jarraituko du presidente izaten. Dena den, dagoeneko hamar urte daramatzala karguan gogorarazi du, eta aurrera begira "ordezkoak gura" dituztela aipatu.