Bertso afaria eta FaltA taldea aste bukaeran Spaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko martxoaren 9a

Amets Arzallus bertsolaria.

Amets Arzallus, Igor Elortza eta Unai Iturriaga izango dira barikuko bertso afarian. FaltA taldeak zapatuan egingo du kontzertua.

Bihar, barikua, Amets Arzallusek, Igor Elortzak eta Unai Iturriagak Spaloia kafe antzokian egingo dute bertsotan. 21:30ean emango diote hasiera afariari.

Eta etzi, zapatua, musika izango da protagonista kafe antzokian. FaltA taldeko hirukoteak egingo du emanaldia, 19:30ean. Hazparneko taldea da eta musikalki post rockaren inguruan kokatzen dira. Hirukote moduan taularatzen dira: Manu Etxegarai da bateria-jotzailea, Beñadin Lohiague gitarra-jotzailea eta Seb Delaporte baxu-jotzailea. Sarrera doan izango da.

Hurrengo hilabeteetako programazioari dagokionean hainbat musikariren etorrera iragarri dute kafe antzokiko arduradunek. Horien artean daude Ibai Marin, The Riff Truckers, Sumission City Blues, Mikel Urdangarin, Izaro edo Lauroba taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak