Bost orduko DJ gaua iragarri dute zapaturako Spaloia kafe antzokiko arduradunek. 22:59an emango diote hasiera musika jaialdi bereziari eta 04:00ak arte iraungo du. Zornotzako Alex TC eta Ondarroako Koldo Loira eta Xuban Laiño izango dira musika jartzaileak.
Bertso afaria
Bestetik, bertso afaria egingo dute Spaloian hilaren 10ean. Amets Arzallus, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Menua da zizka-mizkak, entsalada epela, oilaskoa etxeko saltsan, banilla-izozkia eta kafea. Txartelak salgai daude hilaren 7ra bitartean spaloia.eus atarian 18 eurotan —on line gastuekin 1,80 euro gehiago—.