Elgetako Xalbadorpe elkarteko erretiratuek urteko batzar orokorra iragarri dute hurrengo barikurako, hilak 10. Ozkarbi elkartean elkartuko dira, 17:30ean. Parte-hartzeko eskaera egin diete bazkide guztiei. "Etortzeko eskatzen dizuegu zuen parte-hartzea garrantzitsua delako. Bukaeran pintxoak egongo dira", jakinarazi dute.
Gai zerrendako puntuak izango dira:
. aurreko urteko akta irakurri eta onartu.
. 2016ko diru kontuak.
. 2016ko ekintzen azalpenak.
. 2017rako proposamenak.
. Beste batzuek.
. Galderak eta erantzunak.
Inauteri-martitzena
Urtero moduan eta Inauteri-martitzena ospatzeko bingo-jokoa eta txokolate-jana egin zituzten erretiratuek Ozkarbi elkartean.