Aratusteak 2017

Mozorroa gainean eta euritan dantzan!

Txomin Madina Milikua 2017ko ots. 24a, 18:28

Elgetako neska-mutikoak izan dira ibarrean mozorroa janzten lehenengotakoak. Askotarikoa mozorroak gainean, arratsaldeko lehenengo orduan joan dira kalejiran eskolatik herriko plazara eta han, eguraldi txarrari aurre eginaz, dantzan aritu dira. Maala guraso elkartekoek prestatutako txokolate beroa hartu dute gero frontoian, eta arratsaldea borobiltzeko, buruhandiengandik ihesean ibiltzeko eta Mariskal Dejai musika jartzailearekin dantza egiteko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak