Festa giroan, Mendi Mendian Racing jaia

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 18a, 13:44

Rallyak eta motorraren mundua herritarrengana gerturatu nahi izan dute Mendi Mendi Racing elkarteko kideek. Besteak beste, lehiaketarako prestatutako autoak udaletxe aurrean egon dira ikusgai, eta ostean, trikitixaren doinuekin girotu dute poteoa.

Goizean goiz hasi da Mendi Mendi Racing festa Elgetan. Asier Unzetabarrenetxeak, Oskar Sarasuak eta Mikel Beretxinagak lehiatzeko erabiltzen dituzten autoak jarri dituzte Herriko Plazan, jendeak gertuagotik ezagutu ahal izateko, eta trikitixak eta panderoak animatuta jende ugari batu da inguruan.

Izan ere, aurten, Elgetako hiru pilotu hauek eta hiru kopilotuk parte hartuko dute martxoan abiatuko den rallyen, rallysprinten eta igoeren denboraldi berrian. Mendi Mendia Racing elkarteko kideek, Bergarako Gorla Racingekin elkarlanean lehiatuko dute, berriz ere.

Bazkaria kiroldegian egin dute, ostean, baba-jana antolatu baitu Mendi Mendia Racingek. Iluntzean, 20:00etan, DJ Elvis Cainok girotuko du festa gaztetxean.

Erlazionatuak

Mendi Mendia Racing jaia

Josu Bilbao Atxutegi 2017 ots 18 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak