Festa eta zalaparta ekarriko ditu aurten ere Inauteriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ots. 20a, 09:00
Iazko Inauterietako mozorro kalejira.

Barikuan, hilak 24, ospatuko dute mozorroen festa Elgetan, eta hainbat ekintza daude iragarrita honezkero.

Kolorearen eta irudimenaren festa izan ohi da Inauteria, eta Elgetan astebete barru ospatuko dute. Barikurako mozorro kalejira iragarri dute Herri Eskolako arduradunek. Ikastetxetik emango diote hasiera, 15:00etan. Domingo Iturbe kaletik gora egingo dute jarraian San Roke kaletik behera plazaraino iristeko. Dantzak egingo dituzte bertan. Euria bada frontoian egingo dute dantza emanaldia. "Mozorrotzeko gairik ez da egongo, librea izango da", jakinarazi dute eskolako zuzendaritzatik.

Jarraian, 16:00etan, Maala guraso elkarteak txokolate-jana eskainiko du, eta Udalak buruhandiak iragarri ditu 16:30etik 17:30era. Festak Spaloia kafe antzokian izango du segida Mariskal DeJairen saioa baitu aurreikusita Udalak. Dantzarako saioa izango da 17:30an hasi eta 19:30era.

Domekarako Inauteriarekin lotutako Herrixa Dantzan berezia iragarri du Patxi Monterok, eta martitzenerako txokolate-jana eta bingoa antolatu dituzte erretiratuek Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak