Elgetako eguneko zentroko terapeutak gidatuko ditu saio bereziok. Martxotik ekainera bitartean egingo dituzte. Astean bina orduko bost saioa izango dira, 17:30etik aurrera, eta Elgetako eguneko zentroan egingo dituzte. Egutegi finkoa parte hartzaile kopuruaren eta aukeren arabera zehaztuko dute.
Bultzatzaileek azaldu dute adimen kognitiboa estimulatu nahi duten pertsonendako dela egokia ikastaroa eta dinamikoa izango dela. "Ikastaroa amaitutakoan norberak jarrai ditzakeen jarraibideak eskainiko dira".
Izen ematea zabalik
Ikastaroa doan da eta zabalik da izena emateko epea otsailaren 23ra bitartean Elgetako udaletxean. Informazio gehiagorako gizarte zerbitzuetara gerturatu behar dute interesatuek edo 943 768 022 telefono zenbakira deitu behar dute.