Zapatuan rock-and-roll klasikoaren bertsio akustikoak Spaloian Bikustik-en eskutik

Bikustik. (Argazkia: Bikustik)

Jon Gurrutxagak eta Patxi Zabaletak osatutako bikoteak kantu ezagunen bertsioak eskainiko ditu 19:30ean kafe antzokian.

Creedence Clearwater Revival, The Beatles, Queen, Rolling Stones, Led Zeppelin eta beste hainbat talde klasikoren bertsio akustikoak eskainiko dituzte Jon Gurrutxagak eta Patxi Zabaletak, zapatuan, Spaloia antzokian. "Abesti guztiak ingelesez dira. Azkenaldian, Su Ta Gar taldearen Itxaropena ere jotzen ari gara, baina gainontzekoak ingelesezko abestiak dira", azaldu du Zabaletak.

Emanaldiari dagokionez, "aspaldiko" abestiak izan arren, umeekin joateko ere gomendagarria dela adierazi du Zabaletak. "Gainera, Jonen ahotsa benetan ederra da, guztiz entzungarria. Abesti rockeroak moldaketa akustikoan entzutea gauza bikaina dela iruditzen zait", dio.

Zabaletak gitarra jotzen du eta Gurrutxagak abestu. "Abestiaren arabera, biok jotzen dugu gitarra edo nik bakarrik, eta batzuetan koru batzuk ere egiten dizkiot", dio Zabaletak. Ukelelearekin ere jo izan dute. Ordu eta erdi inguruko emanaldia izango da eta sarrera doan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.