Batzorde horretan adostu dute En Tol Sarmiento, DJ Bull eta Trikizio ekartzea 2017ko Ferixa Nagusiko jaietara. Barikurako ekarri nahi dituzte Elgetara En Tol Sarmiento eta DJ Bull. Arabako ska-rock taldea da lehenengoa, eta DJ Bull –Jon Gotzon Ugalde— musika jartzaile aski ezaguna da Debagoienean.
Trikizio taldea, berriz, eguenerako aurreikusten dute. Folk, rock eta ska estiloetan diharduen musika taldea da. Zapatuko emanaldirako taldea zehazteko dago oraindik. Jai batzordetik jakinarazi dute hainbat aukera daudela aztertzeko. Udala hurrengo egunetan jarriko da harremanetan hiru taldeekin datak lotzeko.