Inun zornotzarraren doinu akustikoak formatu txikian gozatzen

'Inun', zapatuan, Elgetako Spaloia kafe antzokian emanaldia egiten.

Mikel Inunziaga 'Inun' bakarlariak 'Da Nola' bere bigarren lana aurkeztu zuen atzo Elgetako Spaloia antzokian. Ordubete pasatxoko zuzeneko gertukoa eta lasaia eskaini zuen bertaratu zirenentzat.

Berriginez bere lehen lanaren ondoren Da nola deituriko bigarren diskoa kaleratu berri du musikari bizkaitarrak. Bigarren lan honetan olerkari euskaldunen letrak musikatu ditu. Besteak beste Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Karmele Igartua edo Itxaro Borda olerkarien hitzak baliatu ditu bere pop pintzeladekin nahasteko.

Xabi Ulazia antolatzailearen esanetan "saioa txukuna izan da, eta hurbildu den jendea pozik geratu dela esango nuke". Hau izan da otsaileko lehen emanaldia Spaloian, eta beste lau emanaldi gehiago daude programatuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.