"Hilean behin ekitaldi indartsu bat antolatzea da asmoa; oraingoan Etsaiakeroak taldearen kantu berriak zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Eurekin batera Sugoi eta Space Jam taldeak izango dira. Sarrerak Spaloia.eus atarian eta antzokiko leihatilan daude salgai. Gainontzeko ekitaldi guztiak doan dira", azaldu du Xabier Ulaziak.
"Aste honetan, Jon Gurrutxagak eta Patxi Zabaletak osatzen duten Bikustik bikoteak kantu ezagunen bertsioak eskainiko ditu. Hileroko Herrixa dantzan ekitaldia ere izango da eta baita Iñauterietako jaia ere otsailaren 24an".