Helduendako kontalaritza tailerra antolatu dute liburutegian. Bina orduko hiru saio izango dira otsailaren 15ean, eta 22an zein martxoaren 1ean. Ipuin kontalaria den Eneko Haritzak gidatuko du tailerra, eta saioak 18:30etik 20:30era izango dira.
Eneko Haritza 2011tik dabil jendaurrean ipuinak kontatzen. Istorioak kontatzeko trebetasuna lantzeko tailerrak ere egiten ditu. "Bizitzako alor eta une askotan lagun diezaguke istorioak kontatzen jakiteak", dio.