Urteroko hitzordua da, eta aurten ere amantalak jantzi eta arrabolak eskuan opilak egiteko orea prestatuko dute ikastetxean. Lehen Hezkuntzako ikasleek eta 5 urteko gelako neska-mutikoek egingo dute lan hori. Errezeta landu, osagaiak prestatu, neurriak kalkulatu eta orea prestatuko dute. Haur Hezkuntzako gainerako umeendako ere prestatuko dituzte opilak. Amantala, arrabola eta sukaldeko zapia eraman behar dute ikasleek eskolara. Amaitutakoan etxera eramango dute orea labean sartu eta egosteko.
Meza Arantzetako ermitan
Arantzeta auzoko San Blas ermitan ere ospatuko dute, aurten, patroiaren eguna. Urtero moduan auzotarrek meza iragarri dute. Domekan izango da, 12:00etan.