Gu ere kontalari ekimenaren barruan herriko 5 eta 8 urte bitarteko bost neskatilak egingo dute, gaur, ipuin kontalari saioa liburutegian. Maia Erostarbek, Alazne Lozanok, Uxue Martinek, Janire Lopezek eta Irargi Ortuzarrek kontatuko dituzte ipuinak, 17:00etan. Saioa euskaraz izango da eta sarrera irekia.
Liburutegiko arduradunak gogorarazi dute interesa duen edonork konta ditzakeela ipuinak, eta urte osoan zehar dagoela zabalik izen-ematea.