Bi motako diabetesa antzemateko doako testa egin daiteke Elgetako botikan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 26a, 09:00
Elgetako Elkoro botika.

Kanpaina urtarriletik ekainera bitartean egongo da martxan, eta 40 urtetik gorako herritarrei zein arrisku faktoreak dituztenei zuzenduta dago.

Bi motako diabetesa izateko arriskua kalkulatzen duen Findris testa egin daiteke Elgetako botikan ekainera bitartean. Kanpaina 40 urtetik gorakoei edo arrisku faktoreak dituzten 25 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Arrisku faktoreak dira aurrekari familiarrak, gainpisua, dieta ez osasungarria egitea...

Testa egiteko ez da beharrezkoa aurretik txanda hartzea eta doan da. Neurtu, pisatu eta galdera sorta bat erantzun behar da. Hala, Bi diabetesa izateko arrisku maila zein den antzeman daiteke eta horren araberako neurri higieniko-dietetikoak proposatzen zaizkio test egileari. Arrisku maila oso handia bada sendagilearengana bideratzen da kasua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak