Herri Eskolako danborradak ekarri du, aurten ere , San Sebastian eguna Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urtarrilaren 21a

San Sebastian eguna izan zen atzo, eta Elgetako Herri Eskolako haur danborradaren danbor hotsa nabari izan da herrian. Haur Hezkuntzako neska-mutikoek seigarren mailako ikasleekin batera osatutako danborradak bi emanaldi egin ditu: eguerdian jo dute danborra Elgetako Andra Mari plazan. San Sebastian kofradiako nobleei eskaini diete, aurten ere, eguneko lehenengo saioa. Bigarren saioa 15.30ean izan zen, frontoi zaharrean.

Erlazionatuak

San Sebastian Eguna 2017, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 urt 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak