Goibekok Korrikako kilometro bat diruz lagunduko du Nafarroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 21a, 10:00

Elgetako Herri Eskolako umeak, orain bi urte, Korrikako lekukoa eramaten.

Elgetako Korrika batzordea astelehenean, hilak 23, elkartuko da lehenengo aldiz 18:00etan udaletxean. Herritar guztiak daude parte hartzera deituak.

Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko den Korrika 20 ez da Elgetatik pasako. Apirilaren 8an  gauez igaroko da Bergaratik, eta eguerdian Oñatitik, Arrasatetik, Aretxabaletatik, Eskoriatzatik eta Leintz Gatzagatik. "Hori jakinda eskaera egin dugu apirilaren 1ean Erriberri eta Irunberri artean kokatuta dagoen kilometro bat diruz laguntzeko", adierazi dute Elgetako Goibeko Euskaltzaleen Topagunetik.

Familia giroan egiteko moduko egun pasa proposatu gura dute eta elgetar guztiei zabaldu. "Asmoa da joan etorria egiteko autobusa antolatzea: goizean irtetea, Korrika batzordeak antolatutako jairen batean parte hartzea, kilometroa egitea eta iluntzean Elgetara itzultzea". Egokitutako kilometroaren ordua zehaztuta dagoenean emango dituzte argibide gehiago.

Korrika batzordea astelehenean

Elgetako Korrika batzordea astelehenean elkartuko da, 18:00etan, udaletxean. Zabalik dituzte ateak herritar guztiek.

Herri Eskolatik, berriz, Korrika txikia egiteko asmoa agertu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak