Zuzeneko musika emanaldi berria iragarri dute Spaloia kafe antzokitik biharko, zapatua. Ondarroako Itzalak! taldeak egingo du kontzertua, 19:30ean. Sarrera doan da.
Ondarroako laukoteak askotariko bertsioak egiten ditu. Errepertorioan dituzte, esaterako, Ken Zazpiren Haizea, Fito & Fitipaldis-en Que me arrastre el viento, Jason Mrazen I'M Yours edo Jarabe de Palo taldearen Depende. Gozatu egiten dute musikarekin eta une atsegin bat eskaini gura dute Elgetan.
Aurretik, 19:00etan, aurreko domekan Elgetako umeendako antolatutako marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute antzokiko arduradunek.