Domekan emango diote hasiera Elgetako gazteleku zerbitzuan Berdinen arteko harremanak izeneko hiru saioko formazio tailerrari. Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako neska-mutikoendako tailerra da, eta ate irekiak egingo dituzte gaztelekuan. Beraz, sarrera irekia izango dute baita erabiltzaile ez direnek ere.
Kalexka elkarteko Mikel Zurutuzak eta Eneritz Errastik gidatuko dute saioa. Helburua da gazteekin batera elkarbizitza hobe batean eragiten duten faktoreak aztertzea eta lantzea emozioei garrantzi berezia emanez eta haiek identifikatzeko, ezagutzeko eta adierazteko teknikak landuz. Beste bi saioak izango dira urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an