Kalean ez zen giro arratsaldean. Hori dela eta, guraso askok aprobetxatu dute antzokira gerturatu eta kafetxo bat hartu bitartean umeek marrazki lehiaketan parte har zezaten.
Etxeak, animaliak, paisaiak... haur bakoitzak nahi izan duen gaia hartuta artelan koloretsuak egin dituzte. Bukatzean, barran entregatu dituzte guztiak, antzokikoek paretan ikusgai jar ditzaten.
Botoa emateko aukera
Hala, gaur arratsaldean jasotako marrazki guztiak bihartik aurrera antzokiko pareta batean jarriko dituzte ikusgai, eta han bertan, herritarrek euren botoa emateko aukera izango dute; hala aukeratuko dituzte irabazleak.
Spaloiko Xabier Ulaziak azaldu du adinaren araberako kategoriatan banatuko dituztela parte hartzaileak, eta kategoria bakoitzeko irabazleak sari bana jasoko duela datorren zapatuan,hilak 21, egingo duten sari banaketa ekitaldian. 19:00etan izango da hori.