Bi probaren faltan @GinkanaElgeta taldeko seikoteak gertu du urtarrilaren 28ko finalerako txartela. Abendu erdialdetik dihardute Euskararen Ginkanan, eta aste honetako proba izan da sei eguneko epean euskararen aldeko kale ekintza bat antolatzea eta bideoa aurkeztea. Nork zainduko du euskara guk zaintzen ez badugu? irakur zitekeen eguaztenean kultura etxetik zintzilikatutako pankartan. Askotariko herritarrek lagundu dute mezu hori koloreztatzen.
Iruditan jaso dute prozesua eta bideo bat egin dute material horrekin. Bideo hori da aurkeztu dutena Euskararen Ginkararen bosgarren probarako. Oraingoz hirugarren doaz sailkapenean, eta finalerako txartela gertu dute.