Gabonetan buztin gelan egindako eskulan erakusketa baliatu dute gaztelekuko erabiltzaileek zerbitzuaren logotipo aukeraketa egiteko. Gazteek eskuz egindako hamar logotipo proposamen egon ziren ikusgai erakusketarekin batera, eta bisitariak botoa emateko aukera izan zuten.
Gaztelekuko arduradun Nerea Villak gaur eman du boto zenbaketaren berri. 47 botorekin etxe bat irudikatzen duen logotipoa izango da aurrerantzean zerbitzuaren irudia. Villak gazteek erakutsitako interes azpimarratu du, eta aukeraketa prozesuak izan duen partaidetza handia. Boto zenbaketa honakoa da:
1. logotipoak: boto 1
2. logotipoak: botorik ez
3. logotipoak: 31 boto
4. logotipoak: 13 boto
5. logotipoak: 3 boto
6. logotipoak: boto bat
7. logotipoak: 47 boto
8. logotipoak: 1 boto
9. logotipoak: 4 boto
10. logotipoak: 2 boto