Kandelekin presoen sakabanaketarekin amaitzeko eskatzen duen ikurra irudikatu zuten, Elgetan, abenduaren 31n. Megafoniatik aurretik grabatutako hainbat testigantzan entzun zituzten plazan eta Euskal presoak Euskal Herrira zioen pankartaren atzean egin zuten elkarretaratze isila 60 bat herritarrek.Txalo zaparradarekin eman zioten amaiera.
ETAk borroka armatuaren erabilera alboratu zuela bost urte baino gehiago bete direnean, Kalera Kalera ekimenaren deitzaileek nabarmendu dute presoen egoerak "txarrera" egin duela: "Sakabanaketa eta urruntze politikek bere horretan diraute, eta baita isolamendu politikak ere". Uste dute gatazkaren ondorioak gainditzeko "ezinbestekoa" dela presoen eta iheslarien gaia konpontzea. Dispertsio politika "ulertezina" dela diote.