Elgetako binakako lau t'erdiko pilota txapelketak baditu irabazleak. Nagusien finalean 22-09 nagusitu ziren Haritz Gallastegi eta Oskar Askasibar. Txapeldunorde egin dute Mikel Elkorok eta Iban Retolazak.
Gazteen mailan berdinduago joan zen norgehiagoka eta azkenean 22-16 irabazi zuten Andoni Elorzak eta Oskar Sarasuak. Txapeldunorde egin dute Ibon Unzetabarrenetxeak eta Mikel Beretxinagak.
Umeen pilota txapelketa
Herriko neska-mutikoen txapelketak bihar, urtarrilak 3, izango du jarraipena. Bigarren jardunaldia jokatuko dute 11:00etan hasita. Finalak Errege egunean, urtarrilaren 6an, jokatuko dituzte sailkatzen direnek.