Elgetako erretiratuen elkarteak antolatuta atzo, hilak 28, jokatu zituzten tute eta briska txapelketak Ozkarbi elkartean. Zortzi bikote lehiatu ziren briskan eta sei tutean. Argazkian dituzue bi bikote irabazleak. Ez dira izen berriak. Jesusa Iturrikastillo eta Asun Arruabarrena Gipuzkoako erretiratuen iazko briska txapelketako txapeldunordeak dira. Atzokoan, ordea, ez zuten briskan zorte handirik eduki. Tutean saiatu ziren eta hor bai, txapeldun irten ziren.
Arantza eta Nati Arrieta ahizpek irabazi zuten briska txapelketa. Aurretik ere Arantza Arrieta Gipuzkoa mailako briska txapelketara iritsitakoa da 2011an.
Saria, atzo, botila bana ardo eta gazta erdi bana izan ziren. Horrekin batera bi bikoteak Debagoiena mailan jokatuko den txapelketarako sailkatu dira.