Udal liburutegiko IV. marrazki lehiaketak baditu irabazleak. Arrasateko Bibliotekako kideek egin dituzte epaimahai lanak eta hemen erabakia:
. 5-8 urte artekoen mailan Ines Egizabal Barrachinak (5 urte) jaso du saria.
. 9-12 urte artekoen mailan Uxue Gallastegi Elorriaga (11 urte) saritu du epaimahaiak. Horrez gain, Amaiur Guridi Villaren (10 urte) marrazkiak aipamen berezia merezi duela iritzi diote "etorkizuneko miraz irudikatu baitu liburutegia".
. 13-16 urte bitarteko gazteen taldean ez du inork marrazkirik aurkeztu eta hutsik gelditu da sariketa.
Argibide gehiago eta saritutako marrazki sorta hemen ikusgai.