Kultura eskaintza zabala eta berria, Espaloia kafe antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko abe. 23a, 14:58

Elgetako Udalak azaroan abiarazitako prozedura negoziatuak bere bidea egin du; Xabier Ulazia eibartarra izango da, aurrerantzean, Espaloia Kafe antzokia kudeatuko duena. Bertsolariak, kontzertuak eta luntxa izango dira gaur 19:30ean hasita egingo duten inaugurazio ekitaldian.

Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek bertsotan zabalduko dute inaugurazioko egitaraua 19:30ean. Ondoren, Elgoibarko Jon Gurrutxaga musikariak (Arima Beltza taldeko abeslari ohia) hartuko du lekukoa, eta ibilbideko kantuen bilduma eskainiko du bakarkako saio akustikoan.

Gurrutxagaren emanaldia bukatutakoan, Espaloiko kudeatzaile berriek luntxa eskainiko diete bertaratutakoei.

Ekitaldia borobiltzeko,  22:30etan hasita, Eibarko The Vartools boskotearen rock-and-roll indartsua nagusituko dira antzokian.

Horiek gaurko asmoak; hala ere, Ulaziak aurreratu du abenduaren 30ean, Nevada Rock talde bizkaitarra ekarriko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak