Askotariko salgaiak, gaur goizean, eskolako umeek plazan egindako azoka txikian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abe. 23a, 11:30
Ikasle taldea herritar bati salmentan dituzten produktuen berri ematen.

Egun berezia da gaurkoa gehienbat herriko neska-mutikoendako. 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek azoka txikia egin dute herriko plazan. Olentzeroren bisita ere izango dute. Urtero moduan Intxortatik Elgetarainoko bidea egingo du iluntzean.

Herri Eskolan egun seinalatua da gaurkoa. Gabonetako oporrak hartzeko eguna da: jardunaldi trinkoa izango dute ikastetxean, eta urtarrilaren 9ra arteko oporrak hartuko dituzte.

Horrekin batera, ekintza berezi mordoa izango dituzte eskolan. Ikasle nagusienek azoka txikia ipini dute, 09:30ean, herriko plazan. Barazkiak ipini dituzte salgai eta baita ere etxean egindako bizkotxoak eta gozoak. Produktuetako batzuk eskolako baratzean egindakoak ziren, esaterako zozketarako atera duten kalabaza handia.

Azoka ariketa oso interesgarria izan da neska-mutikoendako. Prestaketa lanak egitea, produktuak herritarrei eskaintzea, herriko plazan postuak ipintzea, salmentan aritzea eta kontuak buruz egitea aberasgarria izan da. 

Neska-mutikoek 11:30ean jaso dute azoka ikastetxean txistor-jana egiteko eta Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko.

Erlazionatuak

Elgetako eskolako umeen azoka txikia plazan (2016)

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 abe 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak