21 neska-mutiko, aurten, Gabonetako gaztetxoen pilota txapelketarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abe. 20a, 09:00
Gaztetxoen iazko pilota txapelketako sari banaketa.

Bihar, eguaztena, jokatuko dituzten lehenengo jardunaldiko norgehiagokak 17:30ean, eta urtarrilaren 3an izango da bigarren jardunaldia. Finalak, ohi moduan, Errege egunean izango dira. Lau mailatan banatuta 17 neska-mutiko arituko dira eskuz, eta lauk aukeratu dute palaz aritzea.

Gabonetako klasikoetako bat da Elgetan neska-mutikoen pilota txapelketa. Aurten, 21 neska-mutikok eman dute izena: 17 eskuz arituko dira eta lau palaz.

Eskuz arituko direnak lau mailatan banatu dituzte antolatzaileek: LH 1-2 mailakoak, LH 3 mailakoak, LH 4 mailakoak, eta LH 5-6 mailakoak. Palaz arituko den laukotea ere adinaren arabera antolatu dituzte.

Lehen jardunaldia, bihar

Bihar, eguaztena, jokatuko dituzte lehen jardunaldiko norgehiagokak. Udal pilotalekuan jokatuko dituzte, 17:30ean hasita. Denera hamabost norgehiagoka izango dira, guztiak eskuz.

Bigarren jardunaldia urtarrilaren 3rako iragarri dute antolatzaileek. 11:00etan emango diote hasiera eta kasu honetan hamasei norgehiagoka daude iragarrita, bi palaz.

Finalak, urtero moduan, Errege egunarekin izango da. Kasu honetan 11:30ean hasita.

Partiduen egutegia

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak