Barikuan jokatu zituzten Elgetako 4 t'erdiko binakako pilota txapelketako finalerdiak. Nagusietan sorpresa eman zuten Haritz Gallastegik eta Oskar Askasibarrek. Finalerako txartela lortu zuten ligaxkako sailkapenean aurretik gelditutako Jose Mari Zubiaurre eta Pello Larrea bikotea kanpoan utzita.
Gazteetan ligaxkan lehenengo bi postuetan sailkatutako bikoteek egin dute aurrera, baina lehia polita eman dute azkeneraino Josu Mañarikuak eta Beñat Arabaolazak. 18 tanto egin zituzten finalerdiko partiduan.
Finalerako txartela eskuratu duten lau bikoteek Urtezahar egunean jokatuko dituzte txapelketako norgehiagoka erabakigarrienak. Lehenengo partidua 11:30ean hasiko dela adierazi dute antolatzaileek.
Finalerdietako emaitzak
. Iban Retolaza-Mikel Elkoro / Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea 22-07
. Jose Mari Zubiaurre-Pello Larrea / Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar 09-22
. Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Etor Garate-Eneko Maguregi 22-13
. Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza 22-18
Finalak, Urtezahar egunean (11:30)
. Iban Retolaza-Mikel Elkoro / Haritz Gallastegi-Oskar Sarasua
. Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Andoni Elorza-Oskar Sarasua