Aste bukaeran jokatutako partiduekin amaitutzat ematen dute bikotekako lau t'erdiko pilota txapelketako hasierako fasea. Hamabi bikote aritu dira nor baino nor eta txapelketa bakoitzeko lau onenak izango dira finalerdietan.
40 urtetik gorakoen txapelketan Iban Retolaza eta Mikel Elkoro izan dira bikote indartsuena. Jokatutako lau partidak irabazi dituzte. Bigarren sailkatu dira Jose Mari Zubiaurre eta Pello Larrea, lau partidutik hiru irabazita. Hirugarren egin dute Haritz Gallastegik eta Oskar Askasibarrek, lautik bi irabazita. Kategoria honetan finalerdiak jokatzeko sailkatu den laugarren bikotea da Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea. Txapelketatik kanpo gelditu dira Iñaki Ugarteburu eta Sergio Bouzas.
40 urtetik azpikoen txapelketan Andoni Elorza eta Oskar Sarasua izan dira onenak sailkapen fase honetan. Sei partidu jokatu dituzte eta bost irabazi dituzte. Sei partidutik bi irabazita bigarren egin dute Mikel Beretxinagak eta Ibon Unzetabarrenetxeak. Irabazitako partidu kopuru berdinarekin hirugarren sailkatu dira Josu Mañarikua eta Beñat Arabaolaza. Kategoria honetan finalerdiak jokatzeko sailkatu den laugarren bikotea da Etor Garate-Eneko Maguregi. Txapelketatik kanpo gelditu dira hiru bikote: Eneko Ormaetxea-Alain Valle, Diego Cantabrana-Txomin de Vega eta Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta.
Finalerdiak bariku honetan, abenduak 16, jokatuko dituzte. Finalak, berriz, urtero moduan abenduaren 31n.