Antzerkia eta dantzaldia, gaur, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abenduaren 9a

Ikusi Makusi taldeko kideak antzezlana egiten.

Gaztelekuan, berriz, bi herritar izango dira protagonista domekan. Dituzten lanbideak azalduko dizkiete gazteei.

Erretiratuen Kultura Astearen barruan gaur, barikua, Oñatiko Ikusi Makusi taldeak Sala de Espera antzezlana egingo du Espaloia kafe antzokian, 17:00etan. Sarrera doan izango da. Dantzak hartuko du lekukoa 20.30ean; izan ere, Herrixa Dantzan saio berezia egingo dute Escamot Catalá taldearen zuzeneko musikarekin.

Gaztelekuan, berriz, Gabon kantak prestatuko dituzte zapatuan, eta domekan Fernando Albeniz eta Daniel Gillegi elgetarrek beraien lanbideen berri emango dute gaztetxoen aurrean. Suhiltzailea da bata eta basozaina bestea. Ate irekiak egingo dituzte gaztelekuan ekitaldia neska-mutiko guztiei zabalik egoteko.

Ate irekiak egingo dituzte baita ere ludotekan, baina astelehenetik barikura. Zerbitzua ezagutzera emateko ekimena da.
Eta martitzenerako Alai taldearen kontzertua dago iragarrita antzokian, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak