Xalbadorpe erretiratuen elkarteko zuzendaritzak lau ekintza iragarri ditu Kultura Astearen barruan. Abenduaren 9tik 16ra bitartean egingo dute, eta antzezlan batekin emango diote hasiera barikuan, abenduak 9. Urtero moduan Oñatiko Ikusi Makusi antzerki taldeko kideek emanaldia egingo dute Elgetan. Sala de espera antzezlana eskainiko dute Espaloia kafe antzokian, 17:30ean. Sarrera doan izango da.
Kultura Asteko hurrengo hitzordua hilaren 13an izango da, martitzena. Bergarako Alai taldeak kontzertua egingo dugu, 18:00etan. Hori ere kafe antzokian izango da.
Gainerako ekintzak Ozkarbi elkartean izango dira. Hilaren 15ean, eguena, urteroko bingo saioa egingo dute. Bazkide guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. 17:00etan emango diote hasiera.
Biharamunean, abenduak 16, Gabonetako askaria edo luntxa egingo dute erretiratuek Ozkarbi elkartean. 18:00etarako egin dute deialdia.