Abenduko Herrixa Dantzan saioa berezia izango da. Hileko azken domeka Gabon Eguna izanik bultzatzaileek ez dute dantzaldirik antolatuko. Horren ordez, abenduaren 9an, barikua, folk dantzaldia emango du Kataluniako Escamot Catalá taldeak.
Taldekideek txangoa antolatu dute zubirako Euskal Herrira eta hogei bat lagun etorriko dira. Afari-pasa egiteko, gainera, Eko Taloak enpresaren edatekoak eta taloak izango dira Espaloia kafe antzokian 20:00etatik aurrera.
Dantzaldia, betiko moduan, Elgetako antzokian izango da, eta Elgetako Udalaren laguntza izango dugu.