Azken egunak udal liburutegiko marrazki lehiaketan parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko azaroaren 28a

Liburutegiak iaz egindako marrazki lehiaketako sarituak.

5-16 urte bitarteko elgetarrei zuzenduta dago lehiaketa eta etzi, eguaztena, da marrazkiak aurkezteko azken eguna. Gaia, aurten, ametsetako liburutegia da.

Elgetako udal liburutegiak laugarren aldiz antolatu du neska-mutikoendako marrazki lehiaketa. Azaroaren 1ean zabaldu zuten lanak aurkezteko epea eta etzi, eguaztena, amaitzen da.

5-16 urte bitarteko elgetarrei zuzenduta dago eta hiru maila ezarri dituzte: 5-8 urte, 9-12 urte eta 13-16 urte. Sariak dira marrazteko materiala eta liburu bat lehenengo bi mailendako, eta nagusien mailarako Ana Mari liburudendan erabiltzeko 30 euroko erosketa bonoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak