Maialde landetxeko Jesus Kalboetxeagak saria jaso du aurten ere pintxo lehiaketan. Kasu honetan Publikoaren Saria. Botoa eman ahal izateko aurten beharrezkoa izan da lehiaketako pintxo guztiak dastatzea. Soilik horrela eman ahal izan dute botoa herritarrek, eta boto kopuru handiena Maialde landetxeko pintxoak jaso du.
Boto-emaileen artean 30 euroko txartela zozketatu dute antolatzaileek, eta Ane Bilbaori egokitu zaio. Maialde landetxean erabili ahal izango du.
Osagaiak asmatzen
Pintxo bakoitzaren osagaiak asmatzea izan da bezeroei aurten ere luzatutako beste erronka. Lehiaketan parte hartu duten lau tabernek sari bana eman dute. Bolatoki tabernako saria Arantza Gorrotxategirendako izan da, Haizea tabernakoa Kattalin Otxoarendako, Maialde landetxekoa Maider Cainzosendako eta Ibai Basaurirendako eta El Rincon de Lola tabernakoa Unai Serranorendako.