Aste bukaera honetarako auzolan deia, mendi irteera eta dantzaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 25a, 10:00
Herrixa Dantzan Espaloian.

Gaur, ate irekiak dituzte ludoteka zerbitzuan eta domekan bisita gidatua dago Intxortako lubakietara.

Udalak auzolanerako dei egin du biharko, zapatua. Elgetatik Aixolarako bide bazterrak garbituko dituzte Urbedeinkatura arteko tartean. Hitzordua frontoi parean egin dute, 08:30erako.

Domekarako, berriz, mendi irteera antolatu du Kantsatzeke Mendi Taldeak. Orixolera joango dira Aramaiotik abiatuta.Herrian bertan bisita gidatua egingo dute lubakietara horretarako taldea osatzen bada. 10:00etan abiatuko dira Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik.

Iluntzerako, aldiz, dantzarako gonbidapena egin du Herrixa Dantzan ekimeneko Patxi Monterok. Azaroko dantzaldi saio irekia egingo du Espaloia kafe antzokian, 19:00etatik 20:30era. Taberna itxita egongo da.

Ate irekiak, gaur, ludotekan

Gaur, berriz, ate irekiak dituzte ludoteka zerbitzuan, 16:30etik 19:00etara. Helburua da zerbitzua ezagutzera ematea bost urtetik gorako neska-mutikoei eta haien familiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak