Martxan dira, Elgetan, kiroldegiko kantxako lurzorua konpontzeko lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 22a, 11:33

Ez zegoen egoera onean eta lanen helburua da dituen pitzadura ugariak estaltzea eta hainbat lekutan sortu diren kroskak desagertu araztea.

Iraitz Lazkano alkateak azaldu du segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela, gehienbat. "Gaur egun dauden zementuzko lauzak mantendu egingo ditugu, baina arriskua sortzen duten ertzak kendu egingo ditugu leungailu batekin. Dagoen desnibela ez da desagertuko, baina koskarik ez da egongo. Kantxako marrak margotuko ditugu eta saskibaloian egiteko bi saski berri ipiniko ditugu".

Egokitze lan sakonagoak egin gura zituen Elgetako Udalak eremu horretan. Lanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza dute, baina ez eskatutako guztia. "Proiektu handiago bat burutu nahi genuen kantxan eta hiru dirulaguntza eskatu genituen horretarako. Hirutik bakarra jaso dugu, eta gainera kopuru txikian", esan du alkateak.

Elgetan asko erabiltzen den gunea da kiroldegiko kantxa, eta hainbat jarduera burutzeko gainera. Egun gutxi barru erabilgarri izango da berriz. "Aste honetan bertan erabilgarri egon beharko litzateke berriz ere. Margotze lanak beranduago egingo ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak