Hiru herritar gonbidatu zituzten, atzo, Elgetako gaztelekura dituzten zaletasunen aurkezpena egiteko. Izar Irazabalek manga marrazkiak egiten ditu, Aitzol Oiartzabalek eta Iratxe Bravok Krav maga arte martziala eta gezi-jaurtiketa egiten dute. Ate irekiak zituzten gaztelekuan eta hogei bat gaztek adi-adi jarraitu zituzten hiru herrikideen azalpenak. Abenduaren 11n beste bi elgetar gonbidatuko dituzte gaztelekura. Kasu honetan bi lanbideren aurkezpena egingo dute: suhiltzailea eta basozaina.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.