Mallalde, Bola-toki, Haizea eta El Rincon de Lola tabernetako pintxoekin gozatzeko aukera izan dute elgetarrek beste behin, euro baten truke. Epaimahaiaren saria El Rincon de Lolako pintxoak irabazi zuen (arrautza frijitua, patata purea eta barazkiekin osatutako edalontzia), eta oraingoan, publikoaren saria zeinendako izango den erabakitzeko aukera izan dute herritarrek. Irabazlea, aste barruan emango dute jakitera.
Pintxo dastaketa, eta herriko bazterrak alaitzeko kantuan ibili dira Elgeta Kantuan ekimeneko kideak. Kantu liburua eskuan, hainbat herritar betiko abestiekin gozatzera ere animatu dira hotzari aurre eginez.