Aurten ere Hondarribiko arraunlariekin egun pasa egingo dute Elgetako jarraitzaileek. Irailean amaitu zen denboraldia eta atseden denbora baliatuz zapaturako gonbidatu dituzte Elgetara. Goiz erdian iritsiko dira herrira, eta urtero moduan pilotan eta bolotan egingo dute txikiteoarekin hasi aurretik.
Bazkaldu aurretik Hotz Bergarak kafe antzokian antolatu duen aurkezpen ekitaldian hartuko dute parte arraunlariek. Ondoren egingo dute bazkaria, eta aurreikuspena da 55 bat lagun elkartzea. "Arraunlari asko datoz eta zuzendaritza batzordetik ohikoa baino jende gutxiago", esan dute antolatzaileek.