Bosgarren mailatik gorako neska-mutikoendako zerbitzua da gaztelekua eta ate irekiak egingo dituzte aste bukaera honetan, bai zapatuan bai domekan. Helburua da zerbitzua ezagutzera ematea. Hala, adinean dauden neska-mutiko guztiendako zabalik izango dira ateak 16:00etatik 20:00etara bai zapatuan eta bai domekan. Zapatuan Gabonetako apaingarriak egiten emango dute arratsaldea eta domekan bisita berezia izango dute.
Gaztelekuko kideek hiru herritarren bisita izango dute domekan. Bereziak diren afizioak dituzte eta horien gainean berba egiteko eskatu diete. Izar Irazabalek manga marrazkiak egiten ditu, Aitzol Oiartzabalek krav maga arte martziala, eta Iratxe Bravok gezi jaurtiketa. 16:30ean hasiko dira aurkezpenekin.