Teknikari berria izango du Udalak eguaztenetik aurrera. Enplegu planaren barruan egingo duten kontratazioa da, eta Ainhoa Bernabe mutrikuarrak hartuko du lanpostua %60ko lan jardunarekin. Sei hilabeteko kontratua izango da eta kultura, euskara, hizkuntza eta turismo gaiak landuko ditu.
Espaloia kafe antzokia
Kultura gaiekin lotuta Udaletik jakinarazi dute hiru lagunek jaso dutela Espaloia kafe antzokiaren prozedura negoziatuan parte hartzeko gonbidapena. Hilaren 29ra arteko epea dute orain nork bere proposamena idatziz aurkezteko. Egun horretan elkartuko da kontratazio mahaia jasotakoen lehen azterketa egiteko.