Elgoibarko Jabier Osorok jantzi du Euskadiko hiru txirlo txapelketako txapela Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 15a, 18:00
Elgoibarko Jabier Osoro txapela buruan Bittor Ugarteburu eta Pedro Gomez ondoan dituela. (Argazkiak: txapelketako antolatzaileak)

Faboritoak ez zuen hutsik egin eta San Migel taldeko bolariak jaso du sari nagusia txapelketan hamazortzi txirlo jota. Emakumezkoetan Iruzubietako Esther Guenaga izan da onena hamabi txirlo jota.

Zapatuan jokatu zuten Elgetako bolatokian Euskadiko hiru txirlo bolo txapelketako laugarren eta azken jardunaldia. Hamazortzi txirlo jota Elgoibarko Jabier Osoro izan da bolari onena. Bigarren egin du Bittor Ugarteburuk —16 txirlo— eta hirugarren Pedro Gomezek, biak Asola Berri taldekoak.

Emakumezkoetan Iruzubietako Esther Guenaga izan da onena. Hamabi txirlo jo ditu txapelketan. Bigarren izan da Garmendipeko Yarisa Caballero —zortzi txirlo—, eta hirugarren Asola Berriko Sonia Gomez —lau txirlo—.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak