Bihar arratsaldean, zapatua, Euskadiko hiru txirlo bolo txapelketako finala jokatuko dute Elgetan. 17:00etan hasiko dira jaurtialdiekin bolatokian. Elgetara erkidegoko txoko desberdinetatik etorritako 50 pertsona inguru etorriko dira parte hartzera.
Lau jardunaldietan azkenengoa izango da Elgetakoa; beraz, bertan erabakiko da zein izango den txapelduna. Javier Osoro Elgoibartarra da guztietan abantaila gehien daramana, bera baita sailkapenean lehena, 14 txirlorekin. Bigarren, berriz, Bittor Ugarteburu eibartarra da, 13 txirlorekin, eta 12 txirlo daramatza sailkapenean hirugarren den Esther Goenaga bizkaitarrak.
Elgetako taldea
Txapelketan diharduen Elgetako taldeko kide Sebas Arantzabalek azaldu du elgetarrak ez direla nahi bezain ondo ari. Hain zuzen, Arantzabal bera da momentuz puntu gehien daramatzana, sei txirlo eskuratuta.