Neska-mutikoendako pilota txapelketa egiten da urtero Elgetan. Txapelketa hori prestatzeko astean bi orduko pilota saioak eskainiko dituzte aurten herrian. Kirol dinamizatzaile Etor Garatek gidatuko ditu eguaztenetan, 17:30etik 19:30era. Gazteen artean pilota sustatzea eta bultzatzea du helburu Garatek.